ZATOZ LIBURUTEGIRA!!
Liburuen mundua ezagutzera,
poesiak, eta fantasiak,
ipuinak, eta alegiak,
istorioak eta narrazioak.
Zatoz liburutegira!!
Mila eta bat fantasia irakurtzera
eta beste mila idaztera...
Nahi duzun munduan sartzeko,
zuk nahi duzunean irtetzeko,
altxorren giltzak bilatzeko,
hitzekin jolasteko,
lagun berriekin amets egiteko
ikasteko, irakasteko,
erakusteko eta disfrutatzeko.
erakusteko eta disfrutatzeko.
Zatoz liburutegira!!!
Landa, Calleja,
Egaña eta Olaizola,
Irusta, Aristi,
Txiliku, Zubizarreta
Ormazabal, Zubeldia,
Stevenson, Cerdá
Martín Muñoz edo Kazabon
Miren Agur...
eta beste mila lagun,
fantasiadun eta burudun...
Landa, Calleja,
Egaña eta Olaizola,
Irusta, Aristi,
Txiliku, Zubizarreta
Ormazabal, Zubeldia,
Stevenson, Cerdá
Martín Muñoz edo Kazabon
Miren Agur...
eta beste mila lagun,
fantasiadun eta burudun...
Idazle bikainak ,
ameslariak,ipunlariak,
hitzen zaindariak...
Klasikoak edo gaurkoak,
antzinakoak edo gerokoak,
hemengoak edo hangoak...
Zatoz liburutegira!! Haziko zaizkizu “hegoak”!!!
ekin amets egiteko...
No hay comentarios:
Publicar un comentario