miércoles, 30 de marzo de 2011

Amodiozko eskutitzen lehiaketaren sariak

Eskerrik asko "amodiozko eskutitzen lehiaketan" parte hartu duten guztiei. Hona hemen sarituak izan diren eskutitzak: Lehenengo saria: Pilar Luis Rodrigo



Bigarren saria: Nerea Bilbao Jiménez, 6. maila



Santurtzin 2011ko otsailaren 3an
Lagun maitea:
Ez dakit nondik hasi eskutitz hau, gauza pila bat daukalako esateko eta kontatzeko . Ez gara ia ikusten, baina asko hitz egiten dugu. Zu oso polita zata eta uste dut ni ere polita naizela. Beti nago zutaz pentsatzen, egunez, arratsaldez eta gauez. Zutaz maiteminduta nago aspalditik eta espero dut zu nitaz maiteminduta egotea. Bizitzan gertatu zaidan gauza hoberena zara eta ez zaitut inoiz ahaztuko. Ez dakit nola adierazi nire sentimenduak, barre egiten edo negar egiten. Zuk, nik baino bi urte gehiago daukazu, baina esaten dute adina berdin dela maiteminduta bazaude. Ezin duzu imajinatu nola nagoen orain, oso urduri, eskutitz hau irakurriko duzula pentsatzen. Penagarriena da ez dakidala noiz emango dizudan, baina espero dut denbora luzea ez pasatzea, bestela ez dizut emango eta ez duzu inoiz irakurriko. Handiak izango garenean, jarraitzen bagara orain bezala, eta umeak edukitzen baditugu izango naiz neska edo ama zoriontsuena munduan. Egon naiz denbora luzean pentsatzen nola deituko ditugun gure seme-alabak eta batzuk aukeratu ditut: Olaia, Edurne, Ibai, Jon… Nik neska bat eta mutil bat eduki nahi ditut. Neskari ilea luzea utziko diot eta mutilari laburra. Bikiak edukitzen baditugu laguntza beharko dut eta zuk ere lagundu beharko didazu bestela zorabiatuko naiz. Ez dakit anaia edo arreba daukazun eta edukitzen badituzu nahi ditut ezagutu esateko beraiei nolakoa zaren. Oso ona zarela nirekin eta gauza asko gehiago ere bai. Nire familia zuk ezagutzea eta nik zurea ezagutu nahi dut. Espero dut zure eta nire familiakoek ondo eramatea eta ez haserretzea. Badakizu nik asko maitatzen zaitudala eta ez zaitut ahaztuko inoiz , maitea. Eskerrik asko denagatik. Musu habi bat eta besarkada izugarria.


Hirugarren saria: Xabier López Aguilar , 5. maila
Santurtzin, 2011ko otsailaren 11an
Kaixo Gorritxu!
Nola zaude zeruan? (Edo infernoan) Ni ondo nago eta espero dut zu ere ondo egotea. Oso txori ona izan zinen bizitzan egon zinen bitartean, mundukorik onena. Ezin zaitut nire burutik kendu. Bueno egia esan beti esnatzen nintzen zure algaraken erruz. Orain beste txori bat daukat, baina ez da zu bezain ona. Gorritzu 2 deitzen da. Gainera oso bakarrik zentitzen da. Zu bueltatuko balitz, seguru oso lagun onak izango zinetela. Baina nahiz eta zu bizitzara bueltatu, nire gurasoek ez didate bi txori izaten utziko. Bueno espero dut ondo pasatzea zauden lekuan.


Laugarren saria: Nahia Sánchez Muñoz, 2. maila



No hay comentarios:

Publicar un comentario