martes, 17 de mayo de 2011

Maiatzean erositako azken liburuak

Almas Grises-------------------------------Philippe Claudel


Suite francesa------------------------------Irene Némirovsky


Mar de Fuego------------------------------Chufo Lloréns


Purga--------------------------------------Sofi Oksanen


Con el corazón en la mano------------------Chris Cleave


Maldito karma-----------------------------David Safier


Prométeme que serás libre----------------Jorge Molist

Ojos de agua -----------------------------Domingo Villar

A la sombra del ombú---------------------Santa Montefiore

La tía Mame------------------------------Patrick Dennis

La nieta del señor Linh--------------------Philippe Claudel

El salón de loa embajada italiana-----------Elena Moreno

Mi hermana vive sobre la repisa----------Annabel Pitcher

viernes, 6 de mayo de 2011

SANDALIEN URTEBETTETZEA



Gaur, maiatzaren 6an, liburutegian bildu gara, hirugarren mailako neska talde batek (Olatz Casco, Maitane Ramos, Mireia Simón, Alaia Peña eta Naroa Elorduy) prestatu duen antzerkitxoaz gozatzeko. Gogoz eman zioten lanari eta oso lan polita egin dute.










































lunes, 4 de abril de 2011

joku matematikoak



Apirilaren 1ean 5. mailako umeek , ACEXen programaren barruan, joku matematiko berriak ezagutzeko aukera izan zuten







miércoles, 30 de marzo de 2011

Amodiozko eskutitzen lehiaketaren sariak

Eskerrik asko "amodiozko eskutitzen lehiaketan" parte hartu duten guztiei. Hona hemen sarituak izan diren eskutitzak: Lehenengo saria: Pilar Luis Rodrigo



Bigarren saria: Nerea Bilbao Jiménez, 6. maila



Santurtzin 2011ko otsailaren 3an
Lagun maitea:
Ez dakit nondik hasi eskutitz hau, gauza pila bat daukalako esateko eta kontatzeko . Ez gara ia ikusten, baina asko hitz egiten dugu. Zu oso polita zata eta uste dut ni ere polita naizela. Beti nago zutaz pentsatzen, egunez, arratsaldez eta gauez. Zutaz maiteminduta nago aspalditik eta espero dut zu nitaz maiteminduta egotea. Bizitzan gertatu zaidan gauza hoberena zara eta ez zaitut inoiz ahaztuko. Ez dakit nola adierazi nire sentimenduak, barre egiten edo negar egiten. Zuk, nik baino bi urte gehiago daukazu, baina esaten dute adina berdin dela maiteminduta bazaude. Ezin duzu imajinatu nola nagoen orain, oso urduri, eskutitz hau irakurriko duzula pentsatzen. Penagarriena da ez dakidala noiz emango dizudan, baina espero dut denbora luzea ez pasatzea, bestela ez dizut emango eta ez duzu inoiz irakurriko. Handiak izango garenean, jarraitzen bagara orain bezala, eta umeak edukitzen baditugu izango naiz neska edo ama zoriontsuena munduan. Egon naiz denbora luzean pentsatzen nola deituko ditugun gure seme-alabak eta batzuk aukeratu ditut: Olaia, Edurne, Ibai, Jon… Nik neska bat eta mutil bat eduki nahi ditut. Neskari ilea luzea utziko diot eta mutilari laburra. Bikiak edukitzen baditugu laguntza beharko dut eta zuk ere lagundu beharko didazu bestela zorabiatuko naiz. Ez dakit anaia edo arreba daukazun eta edukitzen badituzu nahi ditut ezagutu esateko beraiei nolakoa zaren. Oso ona zarela nirekin eta gauza asko gehiago ere bai. Nire familia zuk ezagutzea eta nik zurea ezagutu nahi dut. Espero dut zure eta nire familiakoek ondo eramatea eta ez haserretzea. Badakizu nik asko maitatzen zaitudala eta ez zaitut ahaztuko inoiz , maitea. Eskerrik asko denagatik. Musu habi bat eta besarkada izugarria.


Hirugarren saria: Xabier López Aguilar , 5. maila
Santurtzin, 2011ko otsailaren 11an
Kaixo Gorritxu!
Nola zaude zeruan? (Edo infernoan) Ni ondo nago eta espero dut zu ere ondo egotea. Oso txori ona izan zinen bizitzan egon zinen bitartean, mundukorik onena. Ezin zaitut nire burutik kendu. Bueno egia esan beti esnatzen nintzen zure algaraken erruz. Orain beste txori bat daukat, baina ez da zu bezain ona. Gorritzu 2 deitzen da. Gainera oso bakarrik zentitzen da. Zu bueltatuko balitz, seguru oso lagun onak izango zinetela. Baina nahiz eta zu bizitzara bueltatu, nire gurasoek ez didate bi txori izaten utziko. Bueno espero dut ondo pasatzea zauden lekuan.


Laugarren saria: Nahia Sánchez Muñoz, 2. maila



lunes, 21 de marzo de 2011

MARI ERRAUSKIN



Martxoaren 18an , bigarren mailako talde batek "MARI ERRAUZKIN" antzeztu zuten lehenengo zikloko umeentzat. Ahalegin polita egin zuten eta oso ondo burutu zuten.











TXOTXONGILOAK

Joan den martxoaren 18an 3. mailako talde batek txotxongilo saio bat egin zuen liburutegian. Lehenengo eta bigarren zikloko umeek "Txano Gorritxu" antzezlana ikusten primeran pasatu zuten.

lunes, 28 de febrero de 2011

amodiozko gutunak

AMODIOZKO GUTUN LEHIAKETA

Otsailean sartzear gaude .Amodiozko hilabetea. Egia da, gaur egun, pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzen duten tresnek lortu dutela eskutitz.idazteko ohitura murriztea, baina adituek diotenaren arabera, tresna ezin hobea izaten jarraitzen du amodiozko gutunak, maite dugun pertsona liluratzeko.
Liburutegian ,irakurtzeko eta idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, amozdiozko gutun-lehiaketa bat antolatzea bururatu zaigu.
Argi eta garbi utzi nahi dugu amodioa ez dela bakarrik bikoteen artekoa, baizik eta edozein pertsonak, animaliak edo gauzak sortzen diguna
LEHIAKETAREN BALDINTZAK
1.- -Lanek gutun forma izan beharko dute eta folio batean, euskeraz zein gaztelaniaz, eskuz zein makinaz idatzita, aurkeztu ahal izango dira.
2.-Lanen luzeera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
3.--Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lelo bat baizik. Egilearen datuak ( izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren lema )gutunazal itxi batean sartuko dira eta kartazal horren azalean, lanean jarri den lema bera jarriko da
4.--Lanak eta egilearen datuak dituen kartazala beste kartazal handiago baten sartuta liburutegira eraman, otsailaren 28an baino lehenago.
5.--Lehiaketaren epaimahaia liburuzainak, bi irakaslek eta hiru gurasok osatuko dute.
6.--Sari banaketa eskolako aste kulturalean izango da.
7.--Lan guztiak eskolaren esku geratuko dira eta osorik zein zatika eskolako web orrian zintzilikatzeko aukera izango du, beti ere, egilea nor den garbi adieraziz.

SARIAK:Lehiaketa lau liburuekin , partaideen adinerako egokiak dohatua izango da.
KATEGORIAK.1.-Nagusiak 2.- 7 urte baino gutxiagokoak.
3,. 7-10 urte bitarrtekoak 4.- 10-12 urte bitartekoak
Anima zaitezte! Parte hartu!, Sentimenduak adieraztea aberatsa izan daiteke egiten duenarentzat baita irakurtzen duenarentzat ere.


Vamos a comenzar el mes de febrero, mes de los enamorados. Hoy en día la costumbre de escribir cartas se ha visto muy reducida debido a los múltiples medios de comunicación interpersonal de los que disponemos. Pero según los entendidos escribir cartas de amor sigue siendo el mejor medio para seducir a la persona amada.

En la biblioteca en un intento de potenciar el gusto por la lectura y la escritura se nos ha ocurrido organizar un concurso de cartas de amor, entendiendo por amor, además del que existe entre parejas, el que despierta en nosotros otras personas (padres, hijos, amigos…) animales o cosas…



BASES DE LA CONVOCATORIA

1.- Los trabajos tendrán forma de carta. Se podrán presentar en castellano o euskera, escritos a mano o a máquina.

2.- La extensión no podrá ser superior a dos folios escritos por una cara.

3.-En el trabajo no se pondrán datos del autor. Se pondrá un lema. Los datos del autor (nombre, apellidos, edad, teléfono, dirección ) se pondrán en un folio que se introducirá en un sobre cerrado en el que se pondrá el mismo lema que se haya puesto en la carta.

4.- La carta y el sobre cerrado se introducirán en otro sobre más grande que se hará llegar a la biblioteca antes del 28 de febrero.

5.- El jurado estará compuesto por la bibliotecaria, dos profesores y tres padres.

6.- La entrega de premios será la semana cultural.

7.- Los trabajos presentados no se devolverán y se podrá disponer de ellos para colgarlos en la página web del colegio siempre indicando claramente quien es el autor del escrito.


PREMIOS

El concurso será dotado con cuatro libros adecuados a la edad de los participantes:
1.- Adultos.
2.- Niños menores de 7 años.
3. Niños comprendidos entre los 7 y 10 años.
4.- Niños comprendidos entre los 10 y 12 años.

¡Anímate, participa! Expresar sentimientos es bueno tanto para el que lo hace como para el que lo recibe.